2010/06/26 10:00

Sakabanaketaren biktima izan ziren Pili eta Fontsoren omenezko ekitaldia

Herriko Plaza, Laudio

Uztailaren 1ean 20 urte izango dira Pili Arzuaga eta Fontso Isasi laudioarrek, Ourenseko gartzelan preso zegoen Maribi Ramila (alaba eta laguna) bisitatzera zihoazela bizitza  galdu zutela. Hori dela medio, eta bide batez, euskal preso politikoen kontrako dispertsio politika hilgarria bere hortan mantentzen dela, Pili eta Fontsoren senide eta lagunek honako ekimenok antolatu ditugu:

  • Fontso Isasik landu artelanekin osatutako keramika erakusketa ( Hilaren 20tik 26ra Laudioko elizako Kristalezko Etxean, arratseko 18etatik 20tara)
  •  Hilak 26, larunbata, Laudioko Herriko plazan:
  •  Eguerdiko 12etatik 14tara: Enkartelada, keramika tailerrak, Graffiti,  serigrafia,  propio prestatutako ikusentzunezkoaren proiekzioa.
  •  Arratseko 8retan oroitza, aitortza eta salaketa ekitaldia.

PILI ETA FONTSOren SENIDE ETA LAGUNAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide