2010/07/06 17:00

Udalbiltza auziaren inguruko hitzaldia

Udaletxeko Hitzaldi Aretoa, Laudio

Laudioko Udalbiltzaren Babes Taldeak antolatuta, gaur 19:00etan Udaletxeko hitzaldi aretoan hitzaldia eskainiko da.  Udalbiltzaren sorrera eta ibilbidea gogora ekarriko duen 10 minutuko bideoa eskaini ostean Eider Casanova Barakaldoko zinegotzi ohi eta auzipetuak hitzaldia eskainiko du Udalbiltzaren jarduna eta auziaren inguruan.

Izan ere, uztailaren 15ean hasiko da 22 hautetsiren aurkako auzia. Estatuko fiskaltzak 10na urteko espetxe zigorra eskatu duen bitartean "Dignidad y justicia" akusazio partikularrak 14na urtekoa eskatzen du. Jada eragile eta erakunde ezberdinek beraien elkartasun eta  babesa agertu diete auziperatuei eta Udalbiltza erakundeari (EHUko irakasle, idazle, kirolari, udal ezberdinak...). Laudion ere elkartasuna eskaintzeko aukera egongo da gaur.

Uztailaren 17an manifestazio nazionala dago deitua Bilbon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide