2010/09/25 09:00

Euskal Jaia Laudion

Herria, Laudio

JAI EGITARAUA

11:00 - 13:00 Kalejirak. Herriko erdiguneko kaleetatik

  • Txistulariak. Lankaietako lagunak
  • Joaldunak. Polunpak Zanpantzar Taldea
  • Kalejira euskal soinu tresnekin. Fi ta Fik
  • Kalejira trikitiekin. Triki-Leku

 11:00 - 14:30 Artisau feria

8 postu. Gauzak nola egiten diren ere azalduko da (euskaraz) bertan.

Herriko Plazan

12:30-13:00 Alkateen hautapena

Behinolako alkateen hautatzeko prozesuaren antzezpena. Basalarrina. Txalaparta ere izango da ekimen honetan. Fi ta Fik.

 13:00 - 14:30 Euskal kantuak

Bentazaharreko Mutiko Alaiak. Bertaratutako guztiek parte hartzen animatzeko, kantuen letrak dituen Laudio, kantu kantari liburua banatuko da.

 14:30 Bazkaria

  • Alkate berrie(ar)en hitzak
  • Mahaiaren bedeinkapena Andoni Egaña, Jon Maia, Unai Iturriaga bertsolarien eskutik.
  • Bazkaria. Atzurdin
  • Bertsoak, kafea zerbitzatzen hasten denean: Andoni Egaña, Jon Maia, Unai Iturriaga.
  • Herri abestiak Bentazaharreko Mutiko Alaiak  eta Triki Leku.

 18:00 Bazkariaren amaiera eta, kalejiran jendea eraman Aldaikoerreka aparkalekuko plazaraino. Dandarrez fanfarrearen laguntzarekin.

 18:00-20:00 Trikiti-kalejira, herriko kaleetatik, Aiarako Trikitixa Elkartearen eskutik.

 18:00 - 19:30 Dantza Plaza. Patxi Perez

 

19:30 Dantza plazaren amaiera eta, kalejiran erdigunera: Dandarrez fanfarrearekin batera.

 20:00 > Musika kaleetan, Dandarrez fanfarrea (Lauri tabernaren ondoan) eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldearekin (Pio XII)...

 

 OHARRAK: Bazkarian parte hartzeko euskaraz egitea eta jantzi tradizionalekin egotea eskatuko da. Horregatik, puntu hauek azaltzeko, azken bi urteetan ez bezala, bonoen salmenta kontrolatuko da eta zuzen-zuzenekoa izango da. Irailaren 14tik aurrera egunero egongo dira salgai udaletxean, Euskara Arloan (8:00-14:00). Arratsaldez erosteko: irailak 14 (Ar), 16 (Og), 17 (Or) eta 21 (Ar), 18:00-20:00 ordutegian, udaletxe zaharrean. Erosteko gehieneko kopurua: 10 bono / pertsonako. Azken eguna: irailak 21, asteartea. Lekuak mugatuak izango dira (400 lagun) eta eliza-atarian egingo da. Bonoen prezioa: 10 euro. Menua: Arroza + Oilasko-hanka garagardo erara + Tarta + Kafe eta kopa + Ardo eta ura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide