2010/10/23 18:00

Flamenko Ikuskizuna

Udal Lanbide Heziketa Eskola, Laudio
Extremadura eta Andaluzia Etxeak 2007an hasi ziren Flamenko Festibala antolatzen eta laugarren edizio honetan, azken urteetan erakutsi duten gorako joerari jarraituz, maila handiko “cantaoreak” ekarriko dituzte Laudioko oholtzara. Pedro Peralta Extremadurako Cantaorea izango da Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan egingo den ikuskizuneko protagonista nagusia. Berarekin batera, oholtzara igoko dira herriko flamenko taldea osatzen duten kideak:, Rocío Águila (Dantza), José Ramírez (Kitarra), Curro (Txalo-jotzailea) eta Juan José Navas (Cantaorea). Ikuskizuna urriaren 23an izango da, larunbata, arratsaldeko 20:00tan eta sarrerak 10 euroko prezioa izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide