2010/11/27 14:45

SAR EZAZU HANKA PROGRAMA > Oñati: UNIBERTSITATEA eta ARRIKRUTZ haitzuloak

Aiara Kantzelaria insitutua, Laudio

 
Azaroak 27, larunbata. Egun erdiko bidaia.
 
Euskara praktikatu, hobetu edo, besterik gabe, erabili nahi dutenentzako SAR EZAZU HANKA egitasmoaren barruan. (Ezinbestekoa, beraz, da euskaraz egitea) 
 
 
 
Irteera:  09:00etan Aiara kantzelaria institutuan
Egitaraua.  Euskal Herriko UNIBERTSITATE zaharra (XVI) eta Oñatiko parrokia, GERARDO ELORTZA historialari oñatiarraren eskutik.
Jarraian, bisita gidatua erritualez eta mitoz beteriko ARRIKRUTZ haitzulo ikusgarrian.
Itzulera: 14:30etan (
Aiara kantzelaria institutua- Laudio)
 
 
 
Prezioa: 5 euro.
Argibideak: euskara@laudiokoudala.net // 944034890 edo zure euskaltegian.
 
 
 
 
 
Oñatiko Unibertsitate ederra 1542-1901 urteen bitartean izan zen martxan, Euskal Herri osoan denbora gehien eman duena. Horrez gain, eraikuntza monumental hau ezaguna da bere edertasunagatik. Gehiago jakiteko: http://eu.wikipedia.org/wiki/O%C3%B1atiko_Unibertsitatea
  
 

Arrikrutz haitzuloa izango da bidaiaren bigarren zatia. Bere edertasunagatik ikusgarria izateaz gain hainbat mito eta erritualen bilgunea izan da. Aipatzekoa, haurdun geratzen ez ziren emakumeen errituala, hara joaten zirela bainatzera. Gehiago jakiteko: http://www.oinati.org/natura-kirola/arrikrutz
 
 
 

BIDAIAN PARTE HARTZEKO BONOAK SALGAI DITUZU Laudioko “Arrañope” tabernan. Erosteko azken eguna: azaroaren 24an
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide