2010/12/18 08:00

Sar Ezazu Hanka: Gorbeiako elurzulora irteera

Institutuko autobus-geltokia, Laudio
Aurtengo SAR EZAZU HANKA programaren barruko bisita kulturalei amaiera emateko, brindis bat egingo dugu gure herrietan jaiak ospatzeko erabiltzen zen edari izoztuarekin: garrafa-limonada.
 
Aitzakia horrekin, edari hori prestatzeko erabiltzen zen izotzaren sorlekua ere bisitatuko dugu: Gorbeiako Itxina aurkintzan dagoen Zaratate edo Neberabarri izeneko elurzuloa, Euskal Herrian daudenen artean, handien eta ikusgarriena. Ogibide madarikatu haren gorabeherak ezagutuko ditugu gainera.
 
Abenduaren 18an, larunbata. 09:00-14:30. Nagusientzat (12-100 urte). Umeak eta gazteak nagusi baten laguntzarekin badoaz.
Menditik ibiltzeko jantzi egokiak eraman behar dira, 1.100 metroko garaieran dagoelako.
 
Bonoak, Laudioko Arrañope tabernan salgai. 5 euro. Erosteko azken eguna: abenduak 16, osteguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide