2011/01/02 18:00
“Ohiala Zabaltzen” Laudioko antzerki talde amateurrak, urtero bezala gabon data hauetan, obra berria estreinatuko du datorren urtarrilaren 2an, taldearen 50. obra izango dena hain zuzen ere.
Oholtza gaineko jardunean 20+2 urte daraman taldeak “Phenomenum” obra taularatuko du urte berria hastearekin batera, John Turtetaub-en 1996ko filmaren egokitzapena. Aitor Urkijo taldearen zuzendariaren hitzetan “ukitu dramatikoak dituen maitasun istorio bat da obra. George Malley-k bizitzeko grina pizten digu, bizitza topera gozatzeko grina hain zuzen ere”.
Obra urtarrilaren 2an aurkeztuko dute Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan, arratsaldeko 19tan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.