2011/03/08 08:00

Berdintasunerako lehen lehiaketa artistiko literarioa

Laudioko Udala, Laudio

Entregatzeko azken eguna: martxoak 8

1. Lehiaketa honetan edozein diziplina artistikoko lanek parte har dezake: literatura,
marrazketa, margolana, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak,kartel-afixa. Lanek deialdi
honetako gaietako bat islatu beharko dute ezinbestez:
-Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
-Emakumearen eta gizonaren gizartearekiko berdintasun zeregina
-Desberdintasunarekiko begirunea
-Hizkuntza ez sexista.
-Emakumearen eta gizonaren irudia komunikabideetan eta publizitatean.
-Haurtzaroa eta jolasen erabilera ez sexista.
-Gizonak genero indarkeriaren aurrezaintza eta desagerpenaren aurrean.
-Gizonen zeregina sexu-bereizkeriarik gabeko gizarte bateranzko bidean.
2. Euskal Herrian jaio edo eta bizi den 16 eta 29 urte bitarteko edozeinek parte hartu ahal izango du.
3. Parte-hartzaileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzean, argitaragabea eta
jatorrizkoa.
4. Lanen aurkezpena.
· Literatur lanak mekanografiaturik aurkeztuko dira, alde bakar batetik, letraren tamaina 12koa, DIN
A-4 folioan, gehienezko luzera 2 orrialdekoa eta euskaraz nahiz gaztelaniaz.
· Lan artistikoak DIN A-4 formatoan aurkeztuko dira, euskarria edozein dela,
papera, kartoia, egurra, etab. eta teknika librea izango da, arkatza, akuarela, margolana edo collage
moduan. Lanak markorik gabe aurkeztuko dira.
· Ikusentzunezko lanek gehienez 120 segunduko iraupena izango dute, hurrengo formatoren batean:
AVI, MPEG, WMV, MOV.
· Kartel-afixa diseinua JPG formatoan. Neurria gehienez 5070 pixel zabaleran, gehienezko bereizmena
300 pppkoa delarik.
· Argazki lanak ahalik eta bereizmenik altuenean aurkeztuko dira eta honako helbide elektronikora
bidaliko dira: bioklaudio@gmail.com Horrela bada, lanak sinatu gabe aurkeztuko dira eta atzealdean
izenburua edo ezizena jarriko da. Lan guztietan erreferentziazko hizkuntza euskara edo gaztelania
izango da.
5. Lanak onartzeko epea 2011ko martxoaren 8an amaituko da. Lanak eskura ala postaz helaraziko dira
(postaz bidalitakoek, martxoak 8ko edo lehenagoko zigilua izan behar dute) hurrengo helbide
honetara:
Berdintasunerako I Lehiaketa Artistiko Literarioa 2011 - Berdintasun Zerbitzua - Laudioko Udala
Herriko Plaza z/g - 01400 Laudio.
6. Lanen aurkezpena. Lanak gutunazal itxi batean aurkeztuko dira, kanpoaldean honelako idazkia
agertu behar delarik “Berdintasunerako Lehiaketa Artistiko Literarioa 2011”. Gutunazal honen
barruan, beste gutunazal bat egongo da, barruan hurrengo informazioa agertuko delarik:
lanaren izenburua edo leloa, eta egilearen izena, helbidea, eposta eta telefonoa.
7. Sariak.
Nabarmenari sari berezia emango zaio: NETBOOK bat. Horrez gain, modalitate bakoitzean sari bat
emango da, hau da, ekitaldi publikoan banatuko den diploma, lanen errekonozimenduaren seinale;
berauen zabalpena udalaren webgunean eta lehiaketaren antolatzaileek erabakitzen duten bestelako
bideetan egingo da. Epaimahaiak saria hutsik uztea erabaki ahal izango du.
8º Epaimahaia arte eta literaturan izen handia duten pertsonek osatuko dute. Berauek saritutako lanak
aukeratuko dituzte, baita Lamuza Parkeko Casa Matrizeko Erakusketa Aretoan aurkeztuko diren lan
ezberdinak. Epaimahaiaren epaia eta sari banaketa 2011ko martxoan zehar izango da, ohikoak diren
bideen bitartez data zehatza jakinaraziko delarik; prentsa, BIOKeko bloga eta ZUIN.
9. Lan irabazleak Laudioko Udaleko Bertintasun Zerbitzuko jabetzara pasako dira, dibulgaziozko
kanpainetan irudiaren erabilpenerako eskubidea gordeko duena.
10. Erakusketarako aukeratutako lanak eta ez sarituak, 2011ko apirilaren 30az geroztik jaso ahal
izango dira Berdintasun Zerbitzuan bertan.
11. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onarpena dakar.
Edozein argibide eskatzeko, hurrengo helbide honen bidez egin daiteke: bioklaudio@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide