2011/03/27 07:00

Donostiako Zientziaren kutxagunera irteera

Institutuko autobus-geltokia, Laudio



Ezagutu nahi al duzu 30 metroko dorre batean dagoen astronomia-behatoki bat? Eta Foucault-en pendulua? Ikusia al duzu Estatuan bakarra den elektrizitateak eragindako ikuskizuna?

Etor zaitez gurekin kulunkatzera... Hemendik hara, zeharka-meharka, inguru-minguru... Etor zaitez TILIN-TALAN egitera. Hori dena, gainera, tailer batzuez osatuko dugu.



Pasa den astelehenean euskararen erabileran eragiteko umeei zuzendutako programa berri baten albistea eman genizuen: TILIN-TALAN, UMEAK HEGAN. Hona hemen:

http://www.blogari.net/laudioibarra/2011/03/07/tilin_talan_egitarau_osoa



Horri loturik, hona hemen estreinako txangoa:



Eguna: martxoak 27, igandea

Ordutegia: 09:00 - 18:00 (Canciller Ayala)

Norentzat: Lehen Hezkuntzako Laudioko ikasleentzat

Bonoak: Laudioko “Arrañope” tabernan, martxoaren 14tik 23ra bitartean, biak barne. 5 euro



Honekin batera, ekimenaren laburpena eta kartela. Azken honen erresoluzio handiko bertsioa nahi izanez gero, jaitsi hemendik: http://www.arimacooltour.com/tilintalan/Zientziaren kutxagunea Kartela.pdf

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide