2011/03/19 11:30

Ikastolako ikasle eta langile ohien bazkaria (Araba Euskaraz 2011)

Laudio Ikastola, Laudio
12:30ean "Izan zirelako gara, garelako izango dira" familia argazkia. Ekitaldi honetara ikastolan seme-alabak matrikulatuta dituzten ikasle ohiak eta beraien sendiak gonbidatu ditugu. Ikastolarekin lotura izan duten familiak bildu nahi ditugu argazki batean, Araba Euskaraz jaiarako aukeratu den leloa islatuz.  

13:30ean Harrera ekitaldia. Ongi etorri ekitaldia: bertsoak, dantzariak...  

14:00etan Araba Euskaraz eskura talde argazkiak. Bertoratutako ikasle talde bakoitzaren argazkia egiten saitatuko gara 1967tik 1993ra.  

14:30ean. Bazkaria
Bazkalondoan: Kantak...  

17:00etan Erromeria Izargi taldearekin   

OHARRAK:

Ikastolako sarreran aintzinako argazki bildumaren erakusketa eta araba euskaraz arropa salmenta txokoa egongo dira.

LAGUNTZAILEAK: Ostiralean arratsaldeko 16:30etik aurrera ikastolako frontoia eta sarrera prestatzeko elkartuko gara. Laguntzeko prest egonez gero, hurbildu zaitez.   Bazkalondoan txozna bat zabalduko da frontoian, txanda bat egiten animatuz gero, deitu ikastolara 94 672 67 37 telefonora edo ikasleohiak@laudioikastola.net helbidera mezua bidali.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide