2011/03/19 16:00

Sorgin zapatuak: India

Udal-ludoteka, Laudio

Umeei (5-12 urte ggb) zuzendutako SORGIN ZAPATUAK programaren beste saio bat. Udal ludotekan, 17:00-19:30 ordutegian eta Eragintza elkarteak kudeatuta. Eta zer egongo da?

Ohi bezala, beste herrialdeetako kulturak landuko dira eguneko ekimenen bitartez. Oraingoan INDIA izango da.

Hasteko, txotxongilo ikuskizun bat izango dugu “Hartz gozozalea” izenburupekoa. Jarraian, indarrak hartzeko askari gozoa bertaratutako guztiontzat eta, amaitzeko, umeentzako tailerrak. Bertan ikasiko dute zenbat gauza egin daitekeen klarion batzuekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide