2011/04/10 07:00

Haurrentzako irteera: Izenaduba basoa eta olentzeroren etxea

Aiara Kantzelaria insitutua, Laudio

Euskal Herriaren historia izaki mitologiko eta miresgarriz beterik dago: lamiak, jentilak… Horiek guztiak ezagutuko dituzu hiru dimentsiotako 3D simulagailu magiko baten laguntzaz. Hori dena Landetxogoikoa baserri zaharrean, Olentzeroren etxean… Sorginduta itzultzeko txangoa…

 

EGUNA: apirilak 10, igandea

ZER: Izenaduba basoa + Olentzeroren etxea (Mungia)

EKINTZA OSAGARRIAK: betiko jolasak (toka, hankaluzeak, ziba, tuta, lokotxak eta birla jokoa) ezagutzeko tailerrak.

ORDUTEGIA: 09:00-18:00

BONOAK: Arrañope tabernan. 5 euro. Azken eguna: apirilak 6.

 

OHARRA: TILIN-TALAN egitasmoaren helburu nagusia euskararen erabileran eta hobekuntzan eragitea da; beraz horixe izango da uneoro erabiliko den hizkuntza. Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dauden Laudion erroldatutako umeei mugatua. Gehienez 50 leku.

 

ANTOLATZAILEA: Laudioko Udala, Euskara Arloa

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide