2011/06/25 05:00

Goikogane Mendi Taldea: Asteburu pasa Iratin

Laudio

Goikogane Mendi Taldeak mendi-irteera antolatu du ekainaren 25 eta 26ko astebururako, Iratira. Lizardoia (1.199 m.) eta Orhi (2.017 m.) mendietara igoko dira. Autobusa goizeko 06:45ean aterako da Amurriotik eta 07:00an Laudiotik.

Aukera polita, beraz, Europako pagadi handieneko txokoak ezagutzeko.

 

Izena emateko, Goikogane Mendi Taldearen egoitzara bertaratu daiteke astearte eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara, helbide honetan: Araba kalea, 2, erdiko solairua; edo, bestela, 94728148 telefonora deitu ordutegi berean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide