2011/12/15 17:30

Euskararen Mintzodromoa

Udalbatza aretoa, Laudio

MINTZODROMOA

 18:30ean. ANIMA ZAITEZ eta HURBILDU PARTE HARTZERA!!!

 

Baina... Zer da "mintzodromo" bat?

 

Launaka eserita, berriketa lasaian (ur-) tragoxka bat hartuz.

Hainbat lagun elkartzea izango da erronka, ahalik eta gehien, bestela esanda. Antolatzaileek (batik bat, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartea, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz) jende nahikotxo biltzeko leku "ez hotz" bat aukeratu nahi izan dute, horrela, abenduan egonda, uste izan da udaletxeko Udalbatzetako aretoa bera dela egokiena. Hor mahai batzuk egongo dira jendea launaka eseri dadin eta trago bat hartuz, berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez jardun dezan.

 

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai 45 minutuko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugituko dira mintzakidez ere aldatuz.

 

Mintzagaiak honako hiru hauek izango dira:

 

Gabonak nola bizi

Teknologia berriak

Euskaraz bizitzeko aukerak

 

Parte hartzea erabat irekia izango da, beraz, antolatzaileok laudioar guztiei ia ordubetez solasaldi hauetan parte hartzera dei egiten dizuegu. Ez da ezinbestekoa baina bai eskergarria aldez aurretik izena ematea, mahai kopurua eta abar hobeki antolatzeko: Euskara Arloa (Tf: 944 034 890 / euskara@laudiokoudala.net) edo, nahiago baduzu, zure euskaltegian.

 

Ez da ekimen berritzailea beste hainbat tokitan egin delako. Baina emaitzak onak izan dira beti eta parte hartzaileak pozarren geratu dira ekimenarekin. Kontatuko al dizute ala nahiago bertatik bertara ezagutzea?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide