2011/12/15 19:00
Duela hiru hilabete, BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA lortzeko Laudioko proposamen eta eskaintzaren berri eman genizkizuen. Ikus albiste hura, gainean sakatuz: BAI EUSKARARI LAUDIO. Ikus dezakezunez, Basalarrina euskara elkarteak jardun du bereziki lan hau dinamizatzen, Udaleko Euskara Arloaren eta Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartearekin batera, lankidetzan, gauzatutako ekimen honetan.
Eta heldu da ziurtagirien banaketa egiteko ekitaldiaren unea:
Eguna: 2011 12 15, osteguna
Ordua: 20:00etan
Lekua: Laudioko Udaletxeko Udalbatzetako aretoa
Ziurtagiria estreinakoz hartuko dutenak (behin behineko zerrenda):
Grafik Sarea
Enean ile-apaindegia
Osaketa
Iza Okindegia
Algitech
Autocares Sobrón
Gogoan izan, bestetik, iaz honako hauek ere ekin ziotela ziurtagirien ibilbideari: Aiaraldea Komunikazio leihoa / Arrañope taberna / Bazter taberna / Diskodantza / Eusko PC / Goikogane mendi taldea / Hiunday Eska auto kontzesionarioa / Hitz Logopedia / Lanbide Heziketako Udal Ikastetxea / Leopoldo Barañano Goitia Abokatuak / Nubiola Pigmentos S. L. / Talleres Fuentes / Tipi-tapa akademia / Tximeleta arropa denda / JEZ Sistemas Ferroviarios / Talleres Gometegui.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.