2012/04/20 18:00

Yogaren bidea

Satya Yoga Eskola; Karmen kalea, 3 Laudio, Laudio

“Yogaren bidea” hitzaldia eskainiko du SatyaYoga Eskolak apirilaren 20an

Yogaren jendarteratzearen helburuari helduz, hitzaldia antolatu du Laudioko Satya Yoga Eskolak apirilaren 20rako, ostirala. Jesús López Mindegia tolosarrak yogaren inguruko ikusmira zabala eskainiko du “Yogaren bidea” izenburupeko hitzaldian. Ekitaldia eskolaren egoitzan, karmen kaleko 3. zenbakian, arratsaldeko 8etatik aurrera jorratuko da eta sarrera librea izango da.

Brihaspati, Jesus López Mindegia, SanataDharma yoga elkarteko irakaslea da Zestoako Ashramean eta Benicarló-ko Uma yoga eskolako kidea da. Informazio gehiago 650 535 516 telefonoan eta www.satyayoga.es web gunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide