Omniak batzorde desberdinetarako deialdiarekin arazoak izaten ari dela-eta Udalaren aldetik mespretxua egiten ari zaiola salatu du. Ez du, ordea, inongo talde politikorik seinalatzen.
Hainbatetan batzordetarako deialdiarekin arazoak izan dituztela esan dute. Izan ere, zenbait kasutan ez zaizkie heltzen, beste batzuetan egun gutxi lehenago, edo, bestela, batzordea ospatu eta gero. Gainera, batzordeotan euren argudio eta ekarpenak alboratu egiten direla, eta, haientzat larriena dena, aktetan ez agertu, salatu dute.
Antza ez da salaketa aurkezten duten lehenengo aldia. Azkeneko pasartean Nerea Gonzalez ordezkariak esandako guztia mespretxatu zutela esan du Omniak. Hori dela eta, batzordeko idazkariarekin kontaktuan jarri ziren, ekarpenak jaso zitzan. Plataformaren arabera, ezezkoa jaso zuten.
Horregatik, Omniatik tekniko eta udal arduradun batzuen interes falta salatu dute, egoera horrekin bukatzeko asmoz.