2012/04/27 15:30

Laudioko Haur Danborrada

Zumalakarregi etorbidea, Laudio

Urtero bezala, Laudio Ikastolak Prudentzio Deunaren DANBORRADA antolatuko du datorren apirilaren 27an. Laudioko Ikastetxeen partaidetza izango dugu: La Milagrosa, Lateorro HI, Lamuza HI eta Laudio Ikastola, Donostiako Santo Tomas Lizeoaren partaidetza bereziarekin. Ibilbidea eta ordutegia zehaztu ditugu eta honako hauek izango dira:

17:15etan Herriko plazan ikastetxe guztietako danborrariak elkartuko gara.

17:30etan ibilbidea hasiko dugu herriko kaleetan zehar: Zumalakarregi kalea, Baias kalea, Nerbioi kalea, Elizkidetik Herriko Plazan bukatu eta azken erretreta herriko plazan danborradari bukaera emanez.

Bukatzean txokolatada herrikoia eta umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira KIRIKIÑO taldearen eskutik Herriko Plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide