2012/08/15 07:00

San Roke zaindari 2012

Herriko Plaza, Laudio

Andra Mariren Eguna, Txupina:

 

09:00etatik aurrera: XVI. Kaleko PINTURA LEHIAKETA. MIC Editorialak babestuta. (Ikusi oinarriak).

10:00etan: Alberto Acero Plazan, GOSARI HERRIKOIA, Baldarrak jaitaldeak antolatuta.

11:00etan: Pankartak aurkeztea eta kalejira Alberto Acero Plazatik, Jaiak Koordinakundeak antolatuta eta KATU BURU Perkusio Taldeak girotuta.

Eguerdiko 12:00etan: Herriko Etxetik, TXUPINA botako dutenen AGURRA eta LEHEN SUZIRIA jaurtiko da, Jaien hasiera iragarriko duena; hori baino lehen, aldez aurretik, San Roke Jaietako ALBORADA ERESERKIA entzungo da, Los Arlotesek abestuta. Konfeti eta serpentinen eztanda.

Jarraian: KALEJIRAK, Ekin Joleak Txistulari-taldea, Lankaietako Lagunak eta Laudioko Gaiteroak taldeekin eta Katu Buru Perkusio Taldearekin, jaitalde, kuadrila, erraldoi eta buruhandien laguntzaz eta San Roke Musika Elkartearekin batera.

13:30etan: Txosnak zabaltzeko TXUPINA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.

17:00etan: Zumalakarregi etorbidean, Zumalakarregin, SKI-TAULA txapelketa, Ñorrala jaitaldeak antolatuta.

18:00: Ellakuriko Udal Futbol zelaian, ATHLETIC-AURRERA DE VITORIA futbol taldeekin, EUSKAL HERRIKO EMAKUMEZKOEN FUTBOL KOPAKO FINALA.

18:00etan: Kale XVI. PINTURA LEHIAKETAKO SARIAK banatuko dira.

Jarraian: Herriko Plazan, UMEENTZAKO ANTZERKIA, PATATA TROPIKALA taldearekin, “Zapata gorriak” antzezlana aurkeztuko duela

18:00etan: Herriko kaleetatik KUN KUN Perkusio Taldearen emanaldia, 21:00ak arte.

19:00etan: Zubiaur kalean, BOKATA jana eta JOKUAK, Zainzuriak jaitaldeak antolatuta.

20:00etan: HERRIKO PLAZAN, MUSIKA: LOS CINCO BILBAINOS.

21:00etan: Zumalakarregi etorbidean, DISKODANTZA, disk-jockey eta koreografia animatzailearekin, 22:30ak arte eta 1:30etatik 3:00ak arte. 

21:00etan: Txosnetan ERROMERIA: HONAT taldearekin, 24:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.

22:30etan: Laudioko kaleetatik, Correfocs

24:00etan: Zumalakarregi etorbideko Errokodromoan, GREEN VALLEYekin KONTZERTUA.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide