2012/09/23 08:30

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko ibilbidea patin eta txirrindulan

Aldai Plaza, Laudio

Europako Mugikortasun Astea ospatzen ari denez Udalak, Sociedad Ciclista Llodiana, Laudioko Aldaiko Irristaketa Taldea, Spiuk eta Aiarabiken laguntzarekin ibilbidea antolatu du.

  • 10:30h Parte-hartzaileen izen ematea (Aldaiko plazan).
  • 11:15h 2 ibilbideen hasiera; bata irristalari aditu eta txirrindularientzat (10km) eta, bestea, irristalari berri eta ibiltarientzat (5km).
  • 13:00h Aldaiko plazan: puzgarriak, tailerrak eta ohikoa den bizikleta, patin eta beste sorpresa batzuen zozketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide