2012/09/27 16:00

Hirian bizikleta erabiltzeari buruzko ikastaroa

Lamuzako Kultur Etxea, Laudio

Europako Mugikortasun astea irailaren 17tik 23arte ospatu, denez, ikastaro honetan hirian bizikletaz modu seguru eta erosoagoan ibiltzea ahalbidetzen duten aholku, gomendio eta jarraibideak emango dira. 2 orduko iraupena izango du. Lehenengo ordua teorikoa izango da, eta honetan, hiritik zehar era seguruan ibiltzeko gakoak azalduko dira. Bigarrena, ostera, praktikoa da eta ikasleek eskola teorikoan azaldu eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute. Hori dela eta, norberak bere bizikleta eraman behar izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide