2012/12/05 16:30

Nola lagundu euskara ez dakitenek seme-alabei eskolako lanak egiten?

Laudio Ikastolako Areto Nagusian, Laudio
Laudio Ikastolako Euskara Batzordeak euskararen erabilpena gurasoen esparrutik sustatzeko prestakuntza saioak antolatu ditu. Lehen hitzaldia euskara ez dakiten gurasoei zuzendutakoa izango da, abenduaren 5ean arratsaldeko 17:30ean Ikastolako areto nagusian.

“Nola lagundu euskara ez dakiten gurasoek seme-alabei eskolako lanak egiten?” titulupean, Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak guraso erdaldunek beraien seme-alabak etxeko lanak egiten laguntzen saiatzean bizi dezaketen ezintasunari aurre egiteko erreminta praktikoak eskainiko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide