2012/12/12 16:30

Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Laudio Ikastolako Areto Nagusian, Laudio
Laudio Ikastolako Euskara Batzordeak hitzaldi-tailerra antolatu du guraso euskaldunek euskara etxeko esparruan sustatzeko erremintak izan ditzaten. Abenduaren 12an, arratsaldeko 17:30ean Ikastolako areto nagusian ospatuko da.
“Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?” titulupean, Seme-alabei, elebidunak izanda, eguneroko harremanetan euskararen aldeko hautua egiten laguntzeko ideiak eta baliabideak eskuratzeko saioa eskainiko du Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak.
Hitzaldian zehar, modu atsegin batean, seme-alaben hizkuntza-jarreretan eta hizkuntza jokabideetan zer dagoen aztertuko da, eta, horretatik abiatuz hainbat ideia proposatuko dira eta hainbat zalantza argituko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide