2013/01/11 15:00

3. Orientazio Azoka

Laudio Ikastola, Laudio
AURKEZPENA
Orientazio azoka Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza berritzailea da: ikasketen Orientaziorako baliabide garrantzitsua Laudio Ikastolan bertan.
3. azorako gonbidatuak: Ikastolen Elkartea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, HETEL, Zabalburu ikastetxea, Begoñako Andra Mari unibertsitate eskola, Ikaslan Elkartea, Zaraobe Institutua eta Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea.
EZAUGARRIAK:
  • Batxilergo ondorengo Ikasketen Orientazioan gidatzen laguntzeko azoka.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko eta gure inguru hurbileko Unibertsitate eta Goi Mailako Lanbide Heziketa eskaintza izango da.
  • Azokaren edukia:
    • Informazioa eskuratzeko stand-ak (triptikoak, azalpen orriak, e.a) arratsalde osoan zehar: informazio pertsonalizatua jasotzeko aukera.
    • Hitzaldiak:
      • 17:00 Deustuko Unibertsitatea
                 Ikastolen Elkarteko Lanbide Heziketa eskaintza
      • 18:00 Mondragon Unibertsitatea
                 HETEL (Zabalburu ikastetxea)
NORI ZUZENDUA:
  • Batxilergo 2. mailan dauden ikasleei bereziki zuzendua dagoen azoka da, baina Batxilergo 1. mailan dauden ikasleen interesekoa ere izan daiteke, beraz gonbitea guztiei luzatzen zaie.
  • Laudioko eta inguruko herrietako guraso eta ikasleei zabalik dagoen jarduera izango da, interesa duten ikasle eta guraso guztiei etortzeko aukera zabaltzen diegu.
NON: LAUDIO IKASTOLAN.
NOIZ: URTARRILAREN 11an. 16:00-20: bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide