2013/01/19 16:30

En la casa

Lanbide Heziketa Eskola, Laudio

17:30ean eta 20:00etan ikusgai egongo da "En la casa" filma. 2 euro balioko du sarrera.

Sinopsia: "Hasi da ikasturtea. Germain frantseseko irakaslea da eta ikasle berrien lanak zuzentzen ari da. Tamalgarriak dira. Hala ere, azken lerroan esertzea nahiago izaten duen mutil batek, handik "hobeto ikus baititzake besteak”, behaketaren zentzu zorrotza duela erakutsiko du, baita ikuspegi burutsua ere. Irakasleak animatuta, bi familiaren bizitzari buruzko foiletoi moduko idazlan bat hasiko du ikasleak: familietako bat gertuago dago behe-burgesiatik eta haien itxaropen eta frustrazioetatik; bestea, bizitza intelektual eta artistikotik. Pixkanaka, errealitatea eta fikzioa nahastu egingo dira, ia bereiziezin bilakatu arte. Baina, zer asmo ilun ezkutatzen du gazteak? Noraino iritsiko dira haren azpikeriak?"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide