2013/01/23 16:30

Ikaskidetza: elkarrekin ikasten, elkarrekin eraikitzen

Herriko Plazako gela balioanitzean, Laudio

LAUDIO IKASTOLAREN XIII. HEZKUNTZA JARDUNALDIAK

Ezagutzen metaketan oinarritzen den hezkuntza indibidualetik, berrikuntza, eraldaketa eta partaidetza aktiboa garatzen dituen ikaskidetzan oinarritutako hezkuntzarako bilakaera aztertuko dute.

Hizlariak: Mariam Bilbatua, Ana Usabiaga eta Ainara Artetxe, Pedagogian Doktorea, Psikopedagogoa eta Psikologoa, hurrenez hurren. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak. Ikaskuntza kooperatiboaren inguruan ikertu, aholkularitza prozesuetan parte hartu eta eguneroko irakasle lanetan txertatzen dute.

Oharrak: Hitzaldi elebiduna. Haurtzaindegi zerbitzua izango da, informazio gehiago www.laudioikastola.net web gunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide