2013/01/17 15:30

Wert ministroak bultzatu duen LOMCE legearen inguruko hitzaldia

Laudio Ikastolako Areto Nagusian, Laudio

LAB sindikatuak Espainiako Wert ministroak bultzatutako LOMCE legearen aurrean egiten duen azterketa azaltzeko hitzaldia deitu du.
LAB-Irakaskuntza ataleko arduraduna den Jon Urrusolo arituko da hizlari; Euskal Herrian lege honi erantzuna emateko bideratzen hasi berri diren ekimenen inguruko informazioa  ere eskainiko du.
Hitzaldia irakaskuntzan lanean diharduten eragile guztiei irekia izango da: langile, ikasle zein gurasoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide