2013/02/10 11:00
Satya Yoga Eskolak “Lo que hay en ti” antzezlana eskainiko du otsailaren 10ean, 12:00etan, Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean Sana-Dhar Teatroren eskutik.
Sarrera aurreratuak eskura daitezke dagoeneko 650 535 516 telefonoan eta eskolaren egoitzan, Karmen kaleko 3an. Bat erosiz gero 5 eurotan eta bi erosiz gero 7 eurotan.
Cristina Alvarez da obraren zuzendaria; Cristina bera, Jon Diez, Manu Oliver eta Jabitxu Blancok idatzitako gidoian oinarritutakoa. Aktoreen zerrenda eta ekoizpen taldea Sanatana Dharma Elkarteko hainbat eskolatako irakasleek eta partaideek osatzen dute.
SINOPSI Pepe mutil arrunta da, bere lana, familia eta harremanekin... Baina bere bizitzan bada oraindik bere tokian ez den zerbait... Bere istorioak aurrera egin ahala, bizi dituen abentura dibertigarrien funtsean, bere barruan esnatuz doazen indar ezberdinak daudela konturatutako gara. Batzuetan egoera burugabeetara bultzatuko dute, besteetan berriz, bizirik aterako da beraiei esker!, besteetan... etsitu beharrean, faltan duen hori bilatzeko grina piztuko dute bere barruan. Pepa ezagutuko du bidean, halabeharrez, indar berdinen menpe aurkitzen dena. Berak ere zain ditu istorioan ezuste galantak, burutik pasa ere ez zaion hori barne.
Nahaste-borraste guztien erantzukizuna duten indar horiek, gorputzak, emozioek eta buruak, giza-itxura hartuko dute agertokian beraien agintea eskatzeko. Zeinek lortuko du protagonisten bizitzen gidaritza?
Auto-errealizazioa eta komediaren arteko sintesia bultzatuz, edukia eta arinkeria uztartuko ditu antzezlanak.
Aipamen berezia eskaini nahi diogu Satya Yoga Eskolako kidea den Jabitxu Blanco laudioarraren gidoigile eta aktore lanari.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.