2013/02/04 16:30

Laudio Ikastolaren Agate deuna bezperako kopla kalejira

Basalarrina Euskal Topagunea, Laudio

Laudio Ikastolako guraso eta ikasle taldea kalez kale ibiliko da arratsaldeko 17:30etik aurrera. Elkargunea Basalarrina elkartea izango da eta ondorengo ibilbidea gauzatuko da: Lamuza plaza, Zumalakarregiko arkupea (Euskaltel denda inguruan), Zumalakarregi (Arrañope taberna inguruan), Alberto Acero plaza (Puxika inguruan), Pio XII-Araba kalea bidegurutzea (Viña taberna inguruan) eta Herriko Plaza; ekitaldi bukaeran, partaide guztien argazkia egiten saiatuko gara eta ondoren, 19:00ak aldera, askaria antolatu da Basalarrinan partaideek beraiek eramandako tortilla, bizkotxo eta gainerakoekin.
    ENTSEGUA
    Otsailaren 31n, ostegunean, gurasoentzako entsegua antolatuko da Basalarrina Elkartean arratsaldeko 17:30ean. Koplaren hitzak eta doinua ikastolako web gunean eskura ditzakezue ere: www.laudioikastola.net.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide