2013/02/04 10:30

Martxoak 8rako egitarau bateratua egiteko deialdia

Udaletxea, 2. solairua, Laudio

Udalak, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egitarau bateratuan izan nahi duten talde eta erakundeei eskatu nahi die, otsailaren 8a baino lehen Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezela. Informazioa email bitartez igor daiteke (berdintasuna@laudiokoudala.net) baita telefonoz ere 94 403 48 50. Gainera Udaletxean batzar bat egingo da (Berdintasun arloan) datorren astelehenean, otsailaren 4an goizeko 11:30ean, esandako egitarau bateratu bat antolatu dadin.
Arlotik, Laudioko herriari dei egiten diote, "guztiok batera, emakumeen eskubideen aldeko defentsan aritu gaitezen eta martxoan zehar antolatuko diren ekintza desberdinetan parte har dezaten eskatuz."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide