2013/02/08 14:45

Laudio Ikastolaren inauteri jaia

Laudio Ikastolatik Herriko Plazara, Laudio

Ostiralean, otsailaren 8an, inauteria ospatuko dugu Ikastolan.
Euskara Batzordeak guztiontzako programa prestatu du euskara jai giroan bultza dezagun.


PROGRAMA

14:30 Mozorroen prestakuntza gelatan; jolasak, musika, apainketa, mozorroa jantzi...
15:30 Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak ikastolako sarreran fanfarre eta batukadarekin elkartu
15:45 Haur Hezkuntzako taldearekin elkartu
15:45 DESFILEA*
16:30 Herriko Plazan* Gurasoek ikasleak jaso ondoren, txokolate jana eta tailerrak EKE batzordea eta Kirikino taldearen eskutik.


*Euria eginez gero: Haur Hezkuntzako desfilea jolastokian egingo dute eta Lehen Hezkuntzakoek Bigarren Hezkuntzako kiroldegian. Txokolate jana eta tailerrak BHko kiroldegian egingo dira ere.


OHARRAK

3-4-5 urte
· Jantokikoek oinarrizko arropa jantzita ekarriko dute goizetik eta mozorroaren gainerako elementuak poltsa batean, izenarekin.
· Gogoan izan haurrek ostirala arratsaldez gelan utzitako arropak asteazkena arte Ikastolan geratuko direla.

laudio txiki
· Etxetik mozorrotuta datozen haurrak 15:30ean egon behar dira ikastolan.
· Ikastolan eguerdi osoa ematen dutenen mozorroa poltsa baten ekarri behar dute goizean.
· Haur bakoitzeko heldu bat mozorrotuta egon beharko da zain Laudio Txikiko atean 15:30ean haurra desfilean laguntzeko.
· Desfileko azken taldea osatuko dute eta zinta batekin markatutako gunean saiatuko dira batera egoten.

trafikoa
· Ikasleak desfilean ikusi eta guztiok lasai parte hartu ahal izateko, ostiralean ikastolara kotxerik ez ekartzea eskatzen dizuegu.

garraioa
· Garraioa erabiliko duten ikasleek banatu zaien aparteko komunikazioa bete beharko dute.

eskolaz kanpoko ekintzak
· Ostiralean ez da Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango Ikastolan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide