2013/02/17 09:30

XVII. Laudio Ikastola Krosa

Lamuza parkea, Laudio

XVII. Laudio Ikastola krosa hilak 17an ospatuko da Lamuza parkean. Arabako eskolarteko proba lehiatuko da aurten laudioar ikastetxeetako neska mutil guztiei irekita dagoen atletismo agerraldi honetan. Herriko ikastetxe guztietako ikasleak gonbidatu ditu horretarako Ikastolak.

Araba mailan federatutako atletismo talde guztiei egingo diete harrera Laudio Ikastolakoek parkeko zirkuituan goizeko 10:00etatik aurrera. 1999 eta 2004 urteak bitartean jaiotako kirolariak arituko dira goizean zehar.

Kategoria ezberdinen proben ordutegi eta egin beharreko distantzia ondokoak dira:  10:30ean,Emakumezko Infantilak (99-00) 2.000 m; 10:45ean Gizonezko Infantilak (99-00) 3.500 m; 11:05ean Emakumezko Alebinak (01-02) 1.500 m; 11:15ean  Gizonezko Alebinak (01-02) 2.500 m; 11:30ean Emakumezko Benjaminak (03-04) 1.000 m; 11:40ean Gizonezko Benjaminak (03-04) 1.500 m.

 

Atletismo topaketaren azken txanpan, eguerdi aldera, oraindik lehiaketan ari ez diren gaztetxoenei irekitako agerraldi proba izango da. Probak amaitutakoan, 12ak aldera, abiatuko da. Animatu eta lotu igande goiz batez euskara eta kirola etxeko gaztetxoekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide