2013/04/06 08:00

Nerbioigoieneko I. Koru Lantegia

Kultura Etxea, 3. solairua, Laudio

Arte-On Fundazioak koru ikastaroa antolatu du  non Beatriz Zurimendik egingo ditu zuzendari lanak.

Koru Lantegia taldeko musika-erakunde bat sortu nahi duen jardunaldia da.

Zein baldintzak bete behar ditu parte hartu nahi duenak? Nagusiki, kanturako zaletasuna izan. Ez da beharrezko musika ezagutzarik, baina honek Lantegiaren garapenean lagunduko luke.

Hartzaileak. Deialdia Goi Nerbioiko edozein udalerritan bizi den eta 18 urtetik gora duen gizon heldu orori zuzendurik doa.

Errepertorioa. Lantegian zehar landuko diren obrak hauek izango dira:


- Xabier Leteren "Xalbadorren heriotza”.

https://www.youtube.com/watch?v=WR2hCeC0KWE


- Ken Zazpiren "Haizea".

https://www.youtube.com/watch?v=-qtVjJIega0


- Mikel Laboaren "Txoriak txori".

 https://www.youtube.com/watch?v=RtZXavurBcE

 

Partaide kopurua. Partaide kopuru mugaturik ez da egongo.

Nola parte hartu. Aurretiko izen-emateko eskaera egin beharko da parte hartzeko, on-line inprimaki hau betez eta ahalik eta lasterren igorriz.

 

Parte hartze kuota. Parte hartzea dohainik izango da.

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara.

 

Informazio gehiago. Lantegiaren gaineko inolako xehetasuni buruz galdetzeko edo izen-emateko prozesuaren inguruko zalantzarik argitzeko, fundacionarteon@gmail.com helbide elektronikora idatz ezazu.

Antolatzailea: Fundación ArteOn Fundazioa (www.fundacionarteon.com).

Laguntzaileak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide