2013/04/26 15:30

Haur Danborrada

Herriko Plaza, Laudio

Ostiralean, hilak 26an, Laudioko Haur Danborrada ospatuko da arratsaldeko 17:30etik aurrera. 417 danborrari eta 190 sukaldari bilduko dira Herriko Plazan, San Prudentzio jaia, Arabako zaindariaren jaia, iragartzeko. Laudioko 4 ikastetxe, Laudio Ikastola, Lamuza, Latiorro eta La Milagrosa, eta Donostiako Santo Tomas Lizeoko batailoi bat bilduko dira bertan. 537 neska mutil eta 81 guraso animatu da aurten Laudio Ikastolak antolatzen duen jaian parte hartzen.

Lehen erretreta 17:30ean izango da Herriko plazan ondoren  herriko kaleetatik ohiko ibilbidean abiatuko dira danborrariak. Ibilbidea amaitutakoan, azken txanpako erretreta eskainiko dute berriro Herriko Plazan. Jarraian, txokolate jana eskainiko dute eta  18:30etik aurrera, ume eta familientzako diskoteka mugikorra.

Berrikuntzak errepertorioan

Santo Tomas Lizeoko danborrariek proposatuta “gau ibilera” doinua gehituko diote aurten Laudioko danborrariek ohiko errepertorioari. Horretarako, donostiarrek doinua jotzeko jarraibideak eta kalejiran eraman beharreko dantza-pausoak irakatsi dizkiete Laudioko batailoietako zuzendariei otsaila aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide