2013/05/25 07:30

Euskal Estatua eta lurraldea

Arraño Aretoa, Kultura Etxea, Laudio

Orain dela gutxi, IPAR HEGOA Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, "EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN" izenburupean. Liburu horietan interes handiko ekarpenak jasotzen dira, hainbat autorerenak, batez ere alor akademikokoak; aztertzen duten gaia da euskal Estatuaren beharra eta bideragarritasuna, zenbait ikuspegietatik begiratuta: juridiko-politikoa, sozioekonomikoa, identitatearena, kulturala, hizkuntzarena…  Bere gogoetak plazaratzeko mintegia antolatu dute datorren maiatzaren 25ean Laudioko Kultura Etxean (Arraño aretoa. Lamuza, 13).

Mintegiaren gaia EUSKAL ESTATUA ETA LURRALDEA da.

Egitaraua:

  • 09:30 Mintegiaren aurkezpena: Iñaki Antiguedad

I. Partea: Euskal Estatua eta Lurraldea.

  • 09:40 Estatuaren tamaina: Oscar Aranzabal (Nazioarteko ekonomialaria)
  • 09:55 Egungo lurraldearen egituraketa juridiko instituzionala eta Euskal Estatuaren beharra: Iñaki Lasagabaster (EHU zuzenbideko irakaslea)
  • 10:10 Burujabetza lurralde antolatuan: Antton Lafont (enpresaria)
  • 10:25 Gobernantza eta erakundetzea Euskal Herrian: Eguzki Urteaga (EHU soziologia irakaslea)
  • 10:40 Solasaldia
  • 11:30 Atsedenaldia

II. Partea: Elikadura, burujabetza eta lurraldea Euskal Estatuaren bidean

  • 12:00 Elikagaien subirotasuna, arazo zahar bati emaniko erantzun berria: Jabier Erize (Zuzenbidearen lizentziatua)
  • 12:15 Mahai ingurua: Josu Larrinaga (EHU irakaslea), Michel Berhocoirigoin (Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakaria), Jon Peli Urigoien (Gipuzkoako Foru Aldundiako Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Diputatua)
  • 13:00 Solasaldia
  • 14:00 Amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide