2013/11/09 16:30

Informazio onirikoaren interpretazioa: ametsak

Satya Yoga Eskola, Kamen kalea, 3 Laudio, Laudio

Susana Corbella Egiluz arteterapeutak “Informazio onirikoaren interpretazioa: ametsak” hitzaldi-tailerra eskainiko du Satya Yoga Eskolan azaroaren 9an, larunbata, 17:30etik 19:30era. Sarrera libreko ekitaldia bada ere, asistentzia aurretik iragartzea eskatuko da eskolaren egoitzan, Karmen kaleko 3.ean, edo 650 535 516 telefonoan.

Inkontzienteak geure buruari buruz helarazi nahi digun informazioa adierazteko darabilen hizkuntzaren parte dira ametsak. Irudi, sentipen, soinu eta abarren bidez osatzen ditu mezuak eta askotan ez ditugu erraz ulertzen. Norbere buruaren behaketarako eta mundu oniriko honekin konektatzeko zenbait jarraibidez baliatzean, egunerokoan suertatzen zaizkigun pasadizoak ulertzen lagunduko digun oso informazio aberats eta adimenduna eskuratzeko ateak zabaltzen zaizkigu.

Ametsek eskaintzen diguten materialaren garrantzia eta aitortu ahal diegun balioaren inguruko talde-ikerketa da tailer hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide