2013/11/08 18:00

Argentinako lantegi okupatuak: Gure eskualdean osatzeko aukera

Erabilera anitzeko aretoa, Laudio

Guillermo Espaniagua Askapenako kideak emango du.

 

Laudioko Sortuk antolatuko du. Alderdiak bidalitako oharra:

"Argentinan 1990eko hamarkada zerbitzu publikoen pribatizazioen, bete-betean neoliberalismoa ezartzearen, peso eta dolarraren parekatzearen eta batez ere Ménem-Cavallo bikotearen urteak izan ziren.

Eredu honen ondorioak argentinar klase herritarrengan hamarkada bat geroago ikusi ziren nabariago: iturri ez-ofizialen arabera langabezia tasa %40ra heldu zen, klase ertainaren aurrezkiak bankuetatik atera ezinean zeuden (“corralito” ospetsua) eta hiri handietako erdialdeak zaborren artean bilaketa lanean aritzen ziren nerabe “kartoneroz” josi ziren.

Hondoratze ekonomikoaren abagune horretan klasikoaren galdera berriro entzun zen: zer egin? Eta langile klaseak krisialdiari aurre egiteko irtenbide bat garatu zuen, bere ausardia eta balio praktikoagatik aurrekari bilakatu eta gaurkoan ere kemena gordetzen duena: lantegien okupazio eta autogestioa.

Argentinan enpresen langile-berreskuratze eta autogestioa 2000eko hamarkadan hasi zen, testuingurua erabateko krisialdia zela. Hamarkada bat geroago, Brasil, Uruguai zein Venezuelan ere antzeko esperientziak garatu diren arren, Argentina kapitalismoaren aurrean ekoizpen sistema alternatiboa bultzatzen duten praktika autogestionario eta kooperatiboen erreferente dugu.

Okupatu, erresistitu eta ekoiztea” dira euren printzipioak, Brasileko Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (Lurrik Gabekoen Mugimendua, MST) delakotik etorriak eta Argentinako esperientzia autogestionario guztiek beretzat hartzen dituztenak.

Geure eskualdeak gaur egun bizi duen egoera latza ikusirik, oso egokitzat jo dugu argentinar esperientzia hauen inguruan hausnartzea."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide