2013/12/14 08:00

Web-ediziorako ikastaroa (Udazkeneko Multimedia Eskolak)

Aiaraldea Komunikazio Leihoko Laudioko egoitza, Laudio

 

Blog edo Web atari batean edukia argitaratu behar duzu eta HTML ikusten duzun bakoitzean buruko-mina sortzen dizu?
Bideo edo txio bat txertatzen saiatu zara eta orria irakurtezina bihurtu al duzu inoiz?

Kurtso honetan Web-ean argitaratzeko oinarri-oinarrizko kontzeptuak azalduko dira:

* Papera eta Web-aren arteko 7 ezberdintasunak

 * HTML eta inguruko siglak, nola irakurri eta idatzi 

 * Zure edukia aberastu kanpoko baliabideak txertatuz 

 * Nola eman itxura zure edukiei 

 * Nola lapurtu beste orrien edukiak eta formatuak

UDAZKENEKO MULTIMEDIA ESKOLAK

ANTOLATZAILEA: Aiaraldea.com

LEKUA: Nerbioi kalea 1, 3. esk. LAUDIO

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide