2014/01/26 10:00

XVIII. Laudio Ikastola Krosa

Lamuza Parkea, Laudio

Urtarrilaren 26an ospatuko da XVIII. Laudio Ikastola Krosa. Lamuza parkeko berdegunetan zehar lehiatuko da proba eta Arabako Eskolarteko Txapelketarako puntuagarria izango da. Laudio Ikastolak euskara eta kirola uztartzen dituen probarako deialdia zabaldu die herriko ikastetxeetako neska-mutil guztiei.

 Herriko gazteenen partaidetzaz aparte Arabako atletismo talde federatu guztiak hurbilduko dira Laudiora. 2000 eta 2005 urteak bitartean jaiotakoen kategoriatako kirolariei irekitako proba sorta 11:00etan hasiko da. Izan ere proba guztietarako izen ematea ordu erdi lehenago bitartean zabalik izango da eta kirolarien harrera 10:30etarako zabaldu dute.

 Emakumezko eta gizonezko kategoria bakoitzak distantzia ezberdinean lehiatuko da ondoko ordutegiari jarraiki: 11:00etan, Emakumezko Infantilak (00-01) 2.000 m; 11:15ean Gizonezko Infantilak (00-01) 3.500 m; 11:35ean Emakumezko Alebinak (02-03) 1.500 m; 11:45ean Gizonezko Alebinak (02-03) 2.500 m; 12:00etan Emakumezko Benjaminak (04-05) 1.000 m; 12:10ean Gizonezko Benjaminak (04-05) 1.500 m.

Gaztetxoenek, 2005az geroztik jaiotakoek, agerraldi proban parte hartzeko aukera izango dute lehiaketa amaitutakoan, 12:20ak aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide