2014/03/18 17:30

“Gizarte gaitasunei eta komunikazioari” buruzko tailerra

Kultur Etxea, Laudio

Berdintasun Zerbitzuak tailer praktiko bat eskainiko du komunikazioaren artea gizarte gaitasunen ikuspuntutik ezagutzeko. Bertan gainera gizartean hobeto jarduteko estrategiak ikasiko dira, esaterako laudorioak egin eta jasotzea, kritikak egin eta jasotzea, ezetz esatea, eskaerak egitea, etab. Martxoaren 18an, martitzena 18:30etatik 20:30etara Kultura Etxean egingo den tailerrean Diana Ibargutxi eta Raquel Font izango dira txosten emaileak. Informazio gehiago eta izena ematea Laudio Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuan 94 403 48 50.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide