2014/04/13 16:30
Igande honetarako, ekimen berri bat aurkeztuko du Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez: FILMAZPIT programa.
Filmak jatorrizko bertsioetan proiektatuko dira baina beti euskarazko azpitituluekin, hobeki ulertu ahal izateko.
Oro har, nagusientzako filmak izango dira eta asmoa da proiekzioa amaitutakoan filmari buruzko elkarrizketa piztea bertaratutakoen artean.
Programa honetako lehenbiziko pelikula:
- TITULUA: NO MORE TOUR
- URTEA: (2013)
- ZUZENDARIA: FERMIN MUGURUZA musikariarena.
- IRAUPENA: 105 min
- HIZKUNTZA: batzuk
- EGUNA: 2014 04 13, igandea
- ORDUA: 18:30
- TOKIA: Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zine aretoan
- PREZIOA: Doakoa
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.