2014/06/05 16:00

Udalerriaren egoera kulturala

Kultura Etxea, Laudio

Laudioko Udaleko Kultura Sailak eta UPV-EHUko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak ekainaren 5ean, elkarteekin eta udalerriko gizon eta emakumeekin batera egin izan den udalerriak bizi duen kultur egoeraren parte hartze diagnosiaren aurkezpen ekitaldira joateko gonbidapena zabaldu du.
Parte hartze prozesu honek, laudioar kultur esparruaren ezaugarriak landu ditu, etorkizun bateko Kultura Planaren oinarriak errotze aldera. Orain, proiektua bukatutakoan, egindako lanaren emaitzak ezagutzera emateko helburuarekin eztabaida publikoa egin nahi dugu.
Zuen zain izango gara ekainaren 5ean arratsaldeko 18:00etan Kultura Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide