2014/06/29 11:00

Jose Manuel Fernandez "Josito" lasterkariari omenaldia

Zumalakarregi, Laudio

Ekainaren 29an, igandea, goizeko 11:00etan, Laudio Atletismo klubak antolatutako kirol proba honen bigarren edizioa egingo da. 10 kilometroko distantzia duen herri lasterketa honek, herrigunean zehar izango da, ibilbide lauan eta bina helburu ditu: batetik egunero, noizbehinka edo bestelako kirol mota batzuk praktikatzen duten pertsonak biltzea eta bestetik, probari izena ematen dio Josito omentzea.

Irteera eta helmuga Zumalakarregi etorbidean kokatuko dira, Laboral kutxaren parean eta horregatik kalea itxita egongo da. Behar bezala izena eman duten lasterkariek erantzukizun zibileko asegurua izango dute, zirkuituan zehar antolatzaileek banatutako hiru likido puntu izango dituzte.

Izen emateak eta probari buruzko informazio gehiago www.kosports.com web gunean eskuragarri da. Aurten nobedade gisa, haurren artean lasterketa bultzatu nahi izan dute eta horregatik maila eta distantzia desberdinetako lasterketak antolatu dira hauek ere kirol goiz dibertigarri bat izan dezaten. Hauek dira ordutegi eta mailak:

MAILAK ORDUA DISTANTZIA IBILBIDEA
8-10 urte haurrentzako 10:30 1.000 m Bira 1
11-13 urte haurrentzako 10:40 2.000 m Bira 1
Txupeteren lasterketa 10:50 300 m Zuzen 1

Izen emateak: atletismolaudio@euskaltel.net – Izena eta jaiotze data. Probak ez dira lehiaketarako puntuagarriak, haur guztiak batera lasterka ibiliko dira eta guztiek jasoko dute oparia, lasterketaren oroigarri gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide