2014/07/27 18:00

Bero Bero: Musika Bandaren kontzertua

Done Petri Eliza, Laudio

EGITARAUA
1. ”AMAPOLA” .…… José Lacalle …………. Mold. Naohiro Iwai ……...... 5´40´´
José María Lacalle (Cádiz 1860-New York 1937) kalrinete-jotzailea, konpositorea eta eta orkestra zuzendaria, Amapola (1924) abesti ospetsuaren egilea. Abesti hori Deanna Durbinek First Love filmean egin zuen ingelesezko bertsioarekin ezagutarazi zen Estatu Batuetan.

2. “LOPEZ ODERO”, fantasia flamenkoa klarinete eta bandarako. Ferrer Ferran .. 6´
“López Odero” Cadizko folklorean inspiratutako fantasia bat da. Bertan islatzen dira lurralde hartako kantuak, “tanguillo de Cádiz”, pasodoblea eta “alegría”.

3. “CARIOCA” ….…. Vincent Youmans …….….. Mold. Naohiro Iwai ……..… 6´
“Volando hacia Rio de Janeiro” (1933) komedia musikal erromantikoko abestia. Filme horrek, jatorrizko abesti hoberenarentzako Oscar sarirako izendatuta, ospetsu egin zuen Ginger Rogers eta Fred Astairek osaturiko bikotea, abesti honen soinuaz egiten duten dantza "beroa"gatik.

4. ”GRANADA” .….... Agustín Lara …..….….. Mold. Kazuhiro Morita ……...... 4´
Agustín Lara (Mexico 1896-1970), bere garaiko abesti eta bolero konpositore eta interprete ospetsuenetakoa, “El Músico Poeta” eta “El Flaco de Oro” ezizenekin ezaguna.

5. ”FRENESI” ……… Alberto Domínguez ……….. Mold. Naohiro Iwai ……... 5´
Alberto Domínguez Borrás (1907-1975), Chiapas-en jaiotako mexikar konpositorea. Bere abestietako hiru, «Perfidia», «Frenesí» eta «La última noche», ospetsu egin ziren mundu zabalean.

6. “LIBERTADORES“ ……... Poema sinfonikoa .….... Oscar Navarro .…...…. 14´
"Vila d'Altea" musika banden nazioarteko lehiaketaren 39. ekitaldirako, kategoria gorenerako (1. atala) agindu zen lan hau. Pieza bi zatitan banatuta dago: lehena, Amazonas ibaian inspiratua eta bigarrena, Simón Bolívar eta José de San Martín Hegoamerikako lider independentistei, “askatzaileak" deritzenei, eskainitako banda musika. Lehenengo atalak Amazonas ibaiaren bihotzean sartu nahi gaitu, bertako paisaiarik esanguratsuenekin, indigenen tribuak, kantuak… Ahotsa eta gorputz perkusioa ezinbesteko tresna dira indigenen kantuak erreproduzitzeko orduan, obrari kolore ukitua ematen laguntzen baitiote. Bigarren atala askatzaileei eskaintzen zaie osorik, martxa - banda musika modura. Militar eta garaipen itxurakoa, konposizio nagusia bandaren hainbat sekziotatik pasatzen da azken eztandara arte, non danbor militar talde batek goraino igotzen duten “Libertadores” obra.

7. ”TICO-TICO” …….... Zequinha Abreu ….…. Mold. Naohiro Iwai ….…. 3´40´´
Zequinha de Abreu (1880-1935), Tico-Tico no Fubá (1917) abestiaren egilea. Bere herritik kanpo gehien grabatu diren brasildar doinuetako bat da eta haren konposiziorik famatuena bihurtu zen, Estatu Batuetan 40ko hamarkadan Carmen Mirandak ezagutarazita.
8. ”EL CUMBANCHERO” ….. Rafael Hernández …... Mold. Naohiro Iwai .…. 4´ Rafael Hernández (Puerto Rico 1891) Puerto Ricoko eta Latin Amerikako kulturaren ikonoa, “Preciosa”, “Lamento”, “El Cumbanchero”, “Campanitas de Cristal” edo “Cachita” bezalako klasikoengatik famatua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide