2014/08/31 10:00

San Roke Jaiak: Kofradia eguna

Herrian zehar, Laudio

09:00etatik aurrera: KALEJIRAK Ekin Joleak txistulari taldearen esku.

10:00etan: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 14:00ak arte.

11:00ean: DIANA, herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Jarraian kalejirak erdigunetik.

11:00ean: PROZESIOA, San Rokeren irudia bere ermitara bueltatzeko eta zelaian, MEZA NAGUSIA, Santa Luzia Abesbatza eta Ekin Joleak Txistulari Taldearen emanaldiaz.

11:00ean: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA.

12:30etan: ENTZIERRO ETA BIGANTZAK(Soilik 16 urtez gorakoentzat).

13:00etan: ANIMAZIOA, Laudioko Gaiteroen eskutik.

13:00etan: Herriko Plazan, KONTZERTUA, San Roke Musika Elkartearen esku, egitarau hau eskainiko duelarik:

  1. “LOS ENSAYOS DEL RAKATAPLA”- Ruperto Urkijo-9′
  2. “SANTANA”-Carlos Santana- Arrg. Giancarlo Gazziani-7’45″
  3. “HIRI”-Trikitixa eta Banda- Kepa Junkera-5’30″
  4. “HUAPANGO”-Huapango- J. Pablo Moncayo-9′
  5. “LIBERTADORES”-Sinfonia-olerkia- Oscar Navarro-14′
  6. “A LA CORRIDA”-Pasodoble Mexikarra- Alfred Reed-4’51″

14:00etan: Elizako portikoan, SAN ROKEREN SENIDETZAKO KIDEEN BAZKARIA.

17:00etan: Zentro erdigunetik , ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN KALEJIRA Galtzagorri Kultur Taldeak antolatuta, Ekin Joleak taldeko Txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz.

18:00etan: ANTZERKIA Herriko Plazan, POTXIN ETA PATXIN taldearekin, “TXANGOA” lana antzeztuta.

18:00etan: Zezen Plazan, PIKATZAILERIK GABEKO ZEKORKETA: Salamancako Telladillos herriko Francisco Gomez Morales jaunaren ganadutegi ospetsuko 6 zekor, ondoko zezenketa eskoletako 3 zekorlari hauentzat: Gerardo Rivera, Juan Carlos Carballo eta Luis David Adame.

20:00etan: Herriko Plazan, MUSIKA ETA DANTZEN AKTUAZIOA, KORRONTZI taldearen eskutik.

21:00etan: Zumalakarregin, BERBENA, EGAN taldearen esku, goiz aldeko 1:00ak arte.

22:00etan: Azoka Plazan, BERBENA CAMP, LOTXO TALDEAren esku, 24:00ak arte.

23:30etan: Institutuan hasi eta Zumalakarregi etorbidean zehar, KALEJIRA Jaietako maskota izan den “ERROKETXU TXAKURRA”rekin. Jarraian, Jaietako maskota erre eta 2014ko San Roke Patroi Zaindari jaiei amaiera emango zaie.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide