2014/10/18 09:45

Gaixotasun mentalen munduko eguna

Aldai Plaza, Laudio

11:00etan hasiko dira Aldai plazan, instituzioetako ordezakrien eta elkarte mugimenduetako hitzen bitartez. Iratxe Estrada kazetariak inaugurazio ekitaldia zuzenduko du eta bien bitartean, Azeripoto Trikitixa Taldeak musikaz beteko ditu inguruak.

11:30etatik 14:00etara, osasun mentalaren inguruko stand informatiboak izango dira; baita Euskadiko buruko gaitzen bat pairatzen dituzten pertsonek egindako eskulanen salmenta eta erakusketa ere; bokatu bat jateko txorizo eta odolostez osatutako pintxo potea ere izango da… eta pintxorik pintxo goazela, Arlotes-ek Ruperto Urkijo laudioar musika sortzailearen abesti tradizionalak eskainiko dituzte. Animazio musikalaren arduraduna DJ Victor izango da eta txikienek, Kirikiño taldeak kudeatutako jokoekin disfrutatzeko aukera izango dute. Horrez gain, jardunaldian parte hartzen duten hiru elkarteetako  erabiltzaile eta senideen arteko futbito partida jokatuko da. Nahi duenak Bilboko Athletic Club-eko jokalari ohi Txato Nuñezek arbitratutko duen partidan parte hartzeko aukera izango du

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide