2014/10/24 08:00

VIII. Azoka Solidariora

Herriko plaza, Laudio

2005ean “Zero Pobrezia” kanpaina sortu zuten Nazio Batuetako kideak diren Estatuek Milurtekoko Garapen Helburuak bete ditzaten. Helburu horien artean gosea eta pobrezia desagerraraztea dago.  Horrela, urriaren 17an “Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna” ospatzen dute, gizartea mugiarazteko inguruko eta munduko desoreken aurka.

Testuinguru horretan, deia egin nahi duteherritarrei Laudioko VIII. Azoka Solidariora hurbil daitezen. Azoka Herriko Plazan egingo da urriaren 24ko goizean, ostirala. Bertan garapenerako GKEak eta Laudioko kolektiboak gizarte justuago eta solidario baten alde egiten ari diren lanak ezagutu ahal izango dira.

Postu eta informazio mahaiak egongo dira, zenbait sentsibilizazio jarduera eta tailerrekin batera. Gainera, musika talde batek joko du. Aurten ere Azokak Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen laguntza izango du.

Ekitaldia herriko ikastetxe batzuetan garatu diren tailerren amaiera izango da. Tailer horietan GKEen Koordinakundeak berak ikasleekin lan egin du probeziaren eta gizarte desberdintasunen arrazoiak bilatzen eta zein alternatiba edo proposamen ditugun eskura horiei aurre egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide