2014/10/31 16:00

Laudio Halloween

4 zonaldetan, Laudio

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Laudio Halloween- en bigarren edizioa egingo da, batetik bertako arratsalde- gauaz gozatzeko eta Laudioko martxa zona desberdinetara jendea hurbiltzeko asmoz.

“Laudio Halloween” ibilbidea garagardo bereziak eta konbinatuak eskainiko dituzten 16 lokalek osatuko dute. Ordutegia arratsaldeko 20:00etatik taberna bakoitzaren itxiera ordura arte izango da. Parte hartu eta behar bezala orria betetzen dutenen artean Araba Bidaiak eskainitako asteburu baterako Port Aventurarako Halloween berezia, bidai bat zozketatuko da. Horrez gain, mozorroturik doazen pertsonen artean Araba Bidaiak-en aldatu daitekeen bidai taloi bat zozketatuko da.

Bezeroek Ibilbidearen orriak, parte hartzen duten lokaletan jaso beharko dituzte (promozioaren oinarriak biltzen dituenak) eta behar bezala betetako tiketak establezimendu berdinetan utzi.

Parte hartzaileak:

1. zonaldea – Araba, Ilargi, Blanco, La Viña

2. zonaldea – Kaia, Indriska, Haitzulo, Bonaire

3. zonaldea – Iluntze, Kalaka, Txantxiku, Antzoki

4. zonaldea – Dorrea (Ugarte) – La Meca, Keska, Sorgin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide