2014/11/07 09:00

Onddoen laborantza ikastaroa

Kultura Etxea, Laudio

Noren eskutik:. Violeta Figueroa, Murtziako Unibertsitateko
mikologia departamentuan mikologian espezializaturiko biologoa
(mikorrizak – Landare Bioteknologia), Mario Honribiarekin
elkarlanean bost urtez. Penintsula mailan onddoen laborantzan
lantalde aitzindari dugu. Egun, mikopermakultura arloan lanean
dabil (tokiko mikologia laborantza).
Landuko ditugun gaiak:
  Onddoak nekazaritzaren garapena sustatzeko baliabide
bezala. Mikopermakultura.
  Fungi erresuma, onddoen bizimodu ezberdinak eta baso eta
nekazal sisteman duen garrantzia.
  Onddo deskonposatzaileen laborantza, mizeliar inokulo eta
esporen ekoizpen teknikak.
  Mizelioa ekoizteko laborategi artisau baten diseinua.
  Mikorriza mota ezberdinak eta onddo mikorrizogeno eta
trufikulturaren laborantzaren inguruko sarrera.
  Onddo deskonposatzaileen laborantza praktikan jarriko dugu.
Non: Laudioko Kultur Etxean
Iraupena: 15 ordu
Datak eta ordutegia: Azaroaren 7 eta 8an (ostirala eta
larunbata)
Goizez 10:00-14:00
Arratsaldez 16:00-20:00
Prezioa: 50 € (Nekazari profesionalen bat edo langabezian dagoen
norbaitek arazorik badauka ikastaroa ordaintzeko, gurekin
harremanetan jarri daiteke).
Izen ematea: Urriaren 23a baino lehen, osteguna
(Partaide kopuru mugatua)
Parte hartzeko Euskal Herriko Hazien Sarera deitu 688 855 226 edo
email bat bidali hurrengo helbidera haziensarea@gmail.com
Laudion bazkaltzeko aukera dago 12 euroren truke. Izen ematea
egiterako orduan zehaztu bazkaltzen geratuko zareten ala ez
erreserba egin ahal izateko.
Ikastaroa gazteleraz izango da

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide