2014/12/03 08:00

Euskararen Nazioarteko eguna

Herriko plaza eta Aldai Plaza, Laudio

09:00-15:00. Herriko plazan. B. Atxagaren OBABA liburuaren irakurketa publikoa. Herriko ikastetxeetako ikasleek irakurriko dute.

12:00. Udaletxean. Adierazpen instituzionala. Alkate-udalburuak irakurriko du.

18:30. Aldai plazan.

- Kaleko argiak itzalita, Eskuargiak piztuko dira.

- Ospakizunaren zergatiaren azalpena irakurriko da.

- Musika instrumentala. Igor Arzuaga musikariarekin.

- Guztion artean, "Kontrapas" abestia kantatuko da, Los Arlotes taldearen laguntzarekin.

- Proklamaren irakurketa.

- Guztion artean, "Euskal Herrian euskaraz" abestia kantatuko dugu, Los Arlotes taldearen laguntzarekin.

- Herrian zehar, euskal kantuak Los Arlotes taldearen laguntzaz: Eperra, Bagare, Xalbadorren heriotzan, Baldorba, Pottoka... Kantu liburu bana oparituko zaie bertaratutakoei.

20:00. Zubiko Etxean. Laudioko merkatari, ostalari eta enpresarien euskararen gala irekia (irudien proiekzioa, photocool-a...) eta jarraian euskara maite duen arteko EUSKARAREN ALDEKO BRINDISa, Laudioko ardo apardun baten laguntzaz.

Amaitzeko, euskal abestiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide